Erregularizazioa 2026: informazio-guneak
1. Nafarroako Gobernuaren Herritarren Arretarako Zerbitzua
Telefonoz jar zaitezke harremanetan (012 / 948 012 012) 8:00etatik 18:00etara.
Herritarren Arretarako bulegoetara ere jo dezakezu. Kontsultatu hemen telefonoak, aurretiko hitzordua eskatzea eta hitzordurik gabeko ordutegiak:
Herritarren Arretarako webgunean, harremanetarako bide horiek eta beste batzuk aurkituko dituzu.
2. Migrazioen arloko orientazioko eta oinarrizko informazioko zerbitzua
Zerbitzura joateko, hitzordua eskatu behar duzu telefonoz edo aurrez aurre:
- Iruña. 848 42 09 72. Orreaga etorbidea, 4, behea. Ordutegia: 09:30etik 17:00etara.
- Tutera. 848 433 661. Estanca kalea, z/g, behea. Ordutegia: 09:30etik 17:00etara.
3. Atzerritartasunaren arloan arreta eta aholkularitza emateko zerbitzua
Zerbitzura joateko, aurretiko hitzordua eskatu behar duzu, bide hauetako bat erabiliz:
- Telefonoa: 848 42 09 11. 09:30etik 17:30era deitu dezakezu.
- Hitzordua ere lor dezakezu (beste une baterako), baldin eta aurrez aurre joaten bazara, astelehenetik ostiralera, leku hauetara eta ordutegi hauetan:
Hitzorduak iritsitako hurrenkeraren arabera emango dira, eta ordu-tarte bakoitzeko gehienezko pertsona-kopuru bati emango zaizkioOrdutegi horietatik kanpo ez da hitzordurik emango.
- Iruña. Orreaga etorbidea, 4, behea. 09:30etik 11:30era.
- Tutera. Estanca kalea, z/g, behea. 11:30etik 13:30era.
- Lizarra. Garcia Errestauratzailea kalea, 4. 12:00etatik 14:00etara.
- Tafalla. Madre Nicol kalea, 15. 12:00etatik 13:00etara.